77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, Valdetellas mendian, 10. poligonoko 73. lurzatiko 20.759 metro karratu desafektatzea erabaki zuen, 2001eko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, Aridos Beamonte, S.A.ri erabilera lagatzeko, agregakinak atera eta garbitzeko ustiategian segi dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epean, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza) aztertzen ahalko dira agiriak.

Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren lehenean. Nekazaritzako zinegotzi eskuordea, Vicente Aguado.

Iragarkiaren kodea: A0106130