77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Hirigintzako hitzarmena

Leitzako Udalbatzak, 2001eko martxoaren 30ean eginiko bilkuran, Area Norte alderdiko Z.R.1 banaketa-eremuko jabeekin hirigintzako hitzarmen bat sinatzea erabaki zuen.

Hirigintzari eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluari jarraikiz, aipatu hitzarmena jendaurrean izanen da hamabost egunez honako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leitzan, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Tomás Azpíroz Alkotz.

Iragarkiaren kodea: A0106053