77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Urbanizatzeko obrak, Beriaingo Udal Planeko CRV Unitatean (lehengo Arau Subsidiarioetako A-10 azp.)

Udal honek aurtengo maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, onetsi egin zen Beriaingo Udal Planeko CRV Unitatean (lehengo Arau Subsidiarioetako A-10 azp.) egin gogo diren urbanizazioko obrak kontratatzeko klausula ekonomiko eta administratiboen plegua.

Kasuari dagokion dokumentazioa ikusgai egonen da bulego orokorretan, jendea hartzeko orduetan, eta eskuratzen ahalko da, ordaindu ondotik, hartarako bereizten den kopia dendan.

Eskaintzak aurkezteko epea amaituko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta 16 egun baliodunen buruan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta bateko ekainaren bostean. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0106041