77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

572/2001 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, 441/2001 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak ukituriko aldeei dei egiteko espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzeko agindua ematen duena. "Construcciones Juan Bautista Flores, S.A.k" aurkeztu zuen errekurtso hori, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren 794/2000 Foru Aginduaren aurka. Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Iturrama Berrian eta Trinitarios aldean aldatzeko espedientea.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Saileko buruak, 2001eko maiatzaren 9an sinaturiko izkribuan, jakinarazi du "Construcciones Juan Bautista Flores, S.A.k" 441/2001 Administrazioarekiko auzi- errekurtsoa aurkeztu duela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren 794/2000 Foru Aginduaren aurka. Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Iturrama Berrian eta Trinitarios aldean aldatzeko espedientea. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. artikuluko 1, 3 eta 4. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, Auzitegiko buruak eskatu du espediente hori Administrazioarekiko Auzien Sailera igor dezatela eta ukituriko aldeei dei egin zaie, autoetan ager daitezen aipatu Auzitegian, Ebazpen hau jakinarazi eta bederatzi eguneko epean.

Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 eta 49. artikuluetan adierazitakoaren arabera, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 441/2001 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gaineko espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea. Errekurtso hori "Construcciones Juan Bautista Flores, S.A.k" jarri zuen, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren 794/2000 Foru Aginduaren aurka.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bederatzian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0106486