77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Bake epaile titular eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 101. eta hurrengo artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, Udal honek iragartzen du herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela.

Bake epaile titularra nahiz ordezkoa izateko beharkizunak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 302. artikuluak Karrera Judizialean sartzeko ezarritako berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbidean lizentziatua izatea. Orobat, aipatu 3/1995 Erregelamenduko 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateraezintasunei buruz ezartzen diren baldintzak ere bete beharko dituzte. Bake epailea izateko beharrezkoa da espainola izatea, adinez nagusia eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 303. artikuluan aipatzen diren ezintasun arrazoiek ez ukitzea.

Interesatuek Funesko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurrera ateratzen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduko 5. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Funesen, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Alkatea, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0106363