77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionaleko (UNED-UHUN) Zentro Elkartuko irakasle-tutore izateko lanpostu bat betetzeko.

Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionaleko (UNED-UHUN) Zentro Elkartuko Zuzendaritza Batzordeak 2001eko ekainaren 12an hartutako erabakia betez, merezimenduzko lehiaketa publikoa iragartzen da irakasle-tutore izateko lanpostu hau betetzeko:

Filologia Ingelesaren arloko irakasle-tutore izateko lanpostu bat.

1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Zentro elkartuaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Iruña, Zadar kalea, z.g.), deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epean, jendaurreko orduetan (9-14 h). Eskaerarekin batera, izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduak Madrilgo Egoitza nagusiko kasuan kasuko Departamentuak baloratuko ditu.

IRAKASLE-TUTORE IZATEKO ESKAERAK BALORATZEKO BAREMOA

1.-Aurretiazko beharkizuna.

Eskatutako tutoretzari dagokion titulazioa, irakasle-tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2.-Espediente akademikoa:

a) Espediente akademikoko kalifikazioengatik: 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dago(z)kion ikasgai(ar)en lizentziatura berariazkoagatik: 3 puntu.

c) Doktore tituluagatik: 5 puntu.

3.-Bestelako titulazio akademikoak:

Tutoretza horretan aritzeko alegaturiko titulazio akademikoez beste batzuk:

a) Lizentziatura titulu bakoitzeko: 1 puntu.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 2 puntu.

4.-Irakaskuntzako esperientzia:

a) Bertaratu beharreko unibertsitateetan eta UHUNen: 5 puntu arte.

b) Beste ikastetxe batzuetan: 2 puntu arte.

5.-Argitalpenak, lanak, ponentziak, biltzar, ikastaro eta mintegietan partehartzeak, iragarritako tutoretzaren ingurukoak:

5 puntu arte eman ahalko dira.

6.-Tutoretzaren ezaugarri akademikoei izangaia nola egokitzen zaien:

5 puntu arte eman ahalko dira.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan.-UHUNeko Patronatuko burua.

Iragarkiaren kodea: a0106438