63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

E D I K T U A

Ezin izan dira jakinarazi ondoren aipatzen diren trafikoaren arloko zehapen espedienteen ebazpenak. Jakinarazpen horren ordez iragarki hau paratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluaren arabera.

Arau-hauslea: Olcoz Recalde, María Montserrat. Ibilgailua: NA-9589-AH. Ebazpenaren data: 2001-03-08. Hautsiriko araua: 91.2.d ZEO. Tokia: Ubarmin klinika, Elkanon. Kalifikazioa: larria. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Arau-haustearen data: 2000-10-30.

Arau-hauslea: Romero Lorente, Francisco. Ibilgailua: NA-1989-AF. Ebazpenaren data: 2001-02-13. Hautsiriko araua: 94.1.c ZEO. Tokia: Itaroa karrika, 130, Gorraitzen. Kalifikazioa: arina. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustearen data: 2000-04-04.

Arau-hauslea: Aguirre García, Daniel. Ibilgailua: NA-5777-BB. Ebazpenaren data: 2001-03-08. Hautsiriko araua: 91.1 ZEO. Tokia: Ubarmin Klinika, Elkanon. Kalifikazioa: arina. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustearen data: 2000-10-27.

Interesatuei aditzera ematen zaie ezen, ediktu hau argitaratzen denetik, delako zenbatekoa hogeita hamar eguneko epean ordain dezaketela Nafarroako Kutxaren edozein bulegotan, 2054.0251.23.1100000014 zenbakian, izena eta ibilgailuaren matrikula zehaztuz, edo postazko jiroaren bidez.

Ebazpen horien kontra, hautara, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabetez, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabetez, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabetez, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Eguesibarren, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0103365