63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

409/2001 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Bide segurtasuna. Iruña-Tutera N-121 errepidea aldatzea 19+100 k.p.tik 20+900 k.p.ra (Untzueko bidegurutzea, TCA-10)" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Bide segurtasuna. Iruña-Tutera N-121 errepidea aldatzea 19+100 k.p.tik 20+900 k.p.ra (Untzueko bidegurutzea, TCA-10)" kontratatzeko, honako oinarri hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Adjudikazio modua: enkantea.

-Kontratuaren aurrekontua: 83.736.362 pezeta (503.265,67 euro).

-Egiteko epea: 6 hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, d kategoria.

A taldea, 2. azpitaldea, c kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 2001eko ekainaren 21era arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 948 42 36 24 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi: http://www.cfnavarra.es/obraspublicas

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2001eko uztailaren 2an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ............. J/A-ak, adinez nagusiak, ..............(e)ko .......... kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), "Bide segurtasuna. Iruña-Tutera N-121 errepidea aldatzea 19+100 k.p.tik 20+900 k.p.ra (Untzueko bidegurutzea, TCA-10)" izeneko lanak enkante bidez adjudikatzeko ............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, .............. (zenbakitan) pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0105039