63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

2001eko aurrekontu arrunta

Kontzejuko Batzarreak, 2001eko otsailaren 16an egin bilkuran, besteak beste, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra, hogeita hemezortzi milioi seiehun eta hogei mila pezeta egiten duena (38.620.000), dirusarrerak eta gastuak berdindurik.

b) Betearazpen oinarriak onestea.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202.ean eta 270/1998 Foru Dekretuko 18.ean xedatutakoa betez, aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, jendaurrera aterako delako berria Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, bizilagunek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Berriobeitin, bi mila eta bateko otsailaren hemezortzian. Kontzejuburua, Alicia Amezgaray.

Iragarkiaren kodea: a0103090