63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

KOKORIKO MENDIETAKO BATZARREA

2001eko aurrekontu arrunta

Toki Entitate honetako idazkaritzan jendaurrean dago, erreklamazioak egin daitezen, 2001eko ekitaldiko aurrekontu arrunt eta bakarra, Udalak, 2001eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsitakoa. Eta jendaurrean daude, orobat, hura betearazteko oinarriak eta aurrekontu bakarra osatzen duten gainerako agiriak. Hona hemen laburpena, kapitulutan emana:

DIRUSARRERAK:

V. kapitulua: 1.343.701 pezeta.

VI. kapitulua: 10.750 pezeta.

VII. kapitulua: 21.875.000 pezeta.

Guztira: 23.229.451 pezeta.

GASTUAK:

I. kapitulua: 25.000 pezeta.

II. kapitulua: 421.348 pezeta.

III. kapitulua: 5.000 pezeta.

IV. kapitulua: 2.226.525 pezeta.

VI. kapitulua: 400.884 pezeta.

VII. kapitulua: 50.694 pezeta.

VIII. kapitulua: 20.100.000 pezeta.

Guztira: 23.229.451 pezeta.

Herritarrek eta bidezko interesa dutenek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 1990eko uztailaren 2ko Foru Legearen 276. artikuluan aipatzen baitira, erreklamazioak egin ahalko dituzte, honako arau hauei jarraikiz:

a) Jendaurreko epea eta erreklamazioen onarpena: hamabost egun baliodun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Erreklamazioak aurkezteko tokia: erregistro orokorra.

Jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da aurrekontu hori.

Narbarten, bi mila eta bateko martxoaren seian. Batzarreburua, sinadura ulertezina.

Administrazio Batzarre honek 2001eko martxoaren 5ean agindako osoko bilkuraren akta.

Doneztebeko Arrizurriagako Batzarretxean Kokoriko Mendietako Administrazio Batzarrea bildu da, 2001eko martxoaren 5ean, arratsaldeko zortzi eta erdietan, bilkura arruntean, legezko deialdia egin ondoren. Batzarreburua Juan Pablo Aguirre Alzuart Narbarteko Kontzejuko alkate jauna da, eta idazkaria Joaquín Duque Ibarrondo jauna, behean agertzen dena. Batzarrekide hauek agertu dira:

Alkateak:

Elgorriagakoa, José Miguel Galarregui Apezteguía jauna.

Sunbillakoa, José María Hernandorena Lastiri jauna.

Administratzaileak:

Narbartekoa, José Antonio Ibarra Martín jauna.

Sunbillakoa, José Manuel Zugarramurdi Elizondo jauna.

Legeak eskatzen duen quoruma badela ikusirik, Batzarreburuak bilkura hasteko agindu du. Ondoko gai zerrenda hau aztertu da:

1. Aurreko bilkuraren aktaren zirriborroa.

Idazkari jaunak 2001eko otsailaren 3an egindako bilkuraren aktaren zirriborroa irakurri du. Idatzi den eran onetsi da, aho batez.

2. 2000ko aurrekontuko likidazioaren behin betiko onespena. 2000ko kontuak.

Jarraian 2000ko aurrekontu arrunteko kontuak aztertu dira.

Ikusirik kontuetako espedienteak osatzen dituzten agiriak eta zerrendak, bai eta diruzaintzaren egoera- kontaketaren akta ere, eta 2000ko abenduaren 31n zeuden izakinak nola kontu-hartzailetzaren txostena azterturik.

Kontuan harturik honako hau: Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 227 eta 230 bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Batzarreburuak aipatu kontuak onetsi zituen 2001eko urtarrilaren 22an, eta Kontuen Batzorde Bereziak haien gaineko txostena eman zuen 2001eko otsailaren 3an egindako bilkuran. Kontu horiek jendaurrean paratu ziren 15 egun baliodunetan, Batzarreko iragarki oholean iragarkiak argitaratuz. Ez da inolako erreklamazio kexa edo oharrik aurkeztu.

Batzarreak, aho batez, edonola ere agertu direnak quoruma baitira, alegia, batzarrekideen legezko kopurutik bi heren, erabaki du:

1. 2000ko aurrekontu arruntaren likidazioa (kontuak) onestea, dagozkien espedienteetan datozen agiri eta zerrendekin batera.

2. Aipatu kontuen kopia igortzea Nafarroako Gobernuari eta Batzarreko kide diren toki entitateei, behar diren ondorioetarako.

3. 2001eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

-2001eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Ikusirik idazkari-kontuhartzaileak luzatutako txostenak, aurrekontua osatzen duten agiriak aztertu dira eta bertako kredituak, bai dirusarreretakoak nola gastuetakoak ere, zehatz aztertu ondoren ezarritako betebehar ekonomikoekin eta baliabideekin bat datozela ikusi da. Horiek horrela, Batzarreak aho batez, legeak eskatzen duen gehiengoa, ordezkatzen baitu, erabaki du:

1. 2001eko ekitaldirako aurrekontu arrunta onestea.

2. Onetsitako aurrekontua jendaurrean paratzea, hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Batzarreko iragarki oholean, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

-2001eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarriak

2001eko aurrekontu arrunta betearazteko oinarriak ikusirik eta zehatz azterturik, Batzarreak aho batez, erregelamenduzko quoruma baita, erabaki du:

1. 2001eko aurrekontu arrunta betearazteko oinarriak onestea, aurrekontu horretako espedienteari, eranskin gisa, gehitu zaizkionak.

2. Egiazta bedi.

4. Galde-eskaerak.

Ez dago.

Aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, Batzarreko buruak bukatutzat eman du bilkura, hogeiak eta berrogeita hamarretan. Bilkuraren akta hau luzatu eta irakurri da, agertutakoek sinatu dute eta nik, idazkaria bainaiz, egiaztatu dut.

Donezteben, bi mila eta bateko martxoaren bostean. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0103084