63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Hasierako onespena, arau subsidiarioetako aldaketa puntualari

Ezkabarteko Udalak, 2001eko martxoaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau subsidiarioak aldatzea, Orikaingo dermioan industrialderako lurra handitzeko, Promotora Versátil, S.A. enpresak sustatuta.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluari jarraikiz, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, bidezko juzgatzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Espedientea udal idazkaritzan dago ikusgai.

Ezkabarten, bi mila eta bateko martxoaren hamalauan. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0102796