63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Hasierako onespena, Udal Planaren aldaketari

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 115. artikuluan ezarritakoa betez, aditzera ematen da Udalak, 2001eko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuela:

Lehenik.-Hasiera batez onestea herri honetako Udal Planaren aldaketa, Manuel Lapuerta Resano eta Manuel Ignacio Lapuerta Suescun jaunek sustatua. Aldaketa hori Proinarsak prestatu du eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2000ko abenduaren 28an ikus-onetsi zuen.

Bigarrenik.-Aipatu aldaketaren espedientea jendaurrean jartzea hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Proiektua udal bulegoetan aztertu ahalko da eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu, jendearendako harrera orduetan.

Andosillan, bi mila eta bateko martxoaren hamahiruan. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0102794