63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

491/2001 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Onesten du B talde edo mailako gradu ertaineko teknikariak, osasun hezitzaileak, izateko hautagaien zerrenda bat berariazko proben bidez osatu eta gero Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta etxeetan sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak, apirilaren 18ko 491/2001 Ebazpenaren bidez, B talde edo mailako gradu ertaineko teknikariak, osasun hezitzaileak, izateko hautagaien zerrenda bat berariazko proben bidez osatu eta gero Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta etxeetan sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko deialdia onetsi zuen, oinarri hauei jarraituz:

O I N A R R I A K

1.-Arau orokorrak.

1.1. Iragartzen da B talde edo mailako gradu ertaineko teknikariak, osasun hezitzaileak, izateko hautagaien zerrenda bat berariazko proben bidez osatu eta gero Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta etxeetan sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko deialdia.

1.2. Hona hemen deialdi honen arauak: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko era arautzen duena; 2001eko urtarrilaren 9ko Hitzarmena, Osasun Administrazioak AFAPNA, CEMSATSE, CCOO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuekin Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta etxeetako aldi baterako kontratuetarako langileen hautapenari buruz izenpeturiko Ituna onesten duena; eta gainerako arautegi osagarria.

1.3. Hautatzen diren izangaiak aldi baterako kontratatzen ahalko dira, araubide administratiboan.

2.-Betebeharrak.

2.1. Hautagaiek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Urriaren 20ko 11/92 Foru Legeko eranskineko Estamentu eta Espezialitateetan indarra duen izendapen sailkapeneko "Sendagile espezialistak" (A.1 kodea), "Bestelako osasun sendagileak" (A.2 kodea) edo "Osasun diplomadunak" (A.3. kodea) estamentuetako lanpostuak eskuratzeko gaitasuna ematen duen tituluren baten jabe izatea edo titulu hori lortzeko eskubideak pagatu dituela frogatzen duen agiria edukitzea. 11/92 Foru Legearen bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen berariazko araubidea arautzen du.

Betebehar hori agirien bidez frogatu beharko da, eskabidea aurkeztearekin batera.

b) Espainiako, Europako Batasuneko kide den beste estatu bateko edo Europako Batasunak izenpetu eta Espainiak baietsiriko Nazioarteko Tratatuen arabera Europako Erkidegoa osatu zuen Tratatuan zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa deneko edozein estatutako nazionalitatea izatea. Espainolen eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek ere hartzen ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, baita haien eta haien ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beheitikoak badira edo, adin horretatik goitikoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean 18 urte beteak izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez egotea. Nazionalitate espainola ez duten izangaiek zinpeko adierazpen bat aurkeztu edo agindu beharko dute ez dutela diziplina zehapenik edo kondena penalik hartu, beren Estatuan Funtzio Publikoan sartzea eragozten dienik.

e) Beren eginkizunetan aritzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.

f) Kontratatzeko modalitateko berariazko betebeharrak betetzea.

2.2. Ulertuko da betebehar hauek, f) atalekoa izan ezik, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla eta haien jabe izan beharra dago hauta-probek dirauteino eta kontratatu arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan aurkeztu beharko dira, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean. Eskabide hauek deialdi honetan argitaratzen den ereduarekin bat etorriko dira. Eredua lehen aipatu den erregistroan luzatuko da.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.2. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) 2.1.a) oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizkoa edo notario batek edo Administrazioak kautoturiko kopia. Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, haren homologazioaren ziurtagiriaren jatorrizkoa edo notario batek edo Administrazioak kautoturiko kopia.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, bi aldeetatik.

c) Espainian lan egin edo bizitzeko behar diren betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agirien kopiak, notario batek edo Administrazioak kautotuak.

4.-Kontratazio zerrenden motak.

4.1. Bi zerrenda eginen dira, bata iraupen laburreko kontratuetarako eta bestea iraupen luzeko kontratuetarako.

4.2. Iraupen laburreko kontratuak dira plantillako jarduneko langileak ordeztea xede dutenak eta, eskuarki, hasiera batean sei hilabetetik beheiti dirautenak. Lanaldi ez osoko kontratuak, etengabeko laguntzako zerbitzuak eta guardiak ere izanen dira iraupen laburrekoak, zenbat dirauten kontuan hartu gabe.

4.3. Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak behin-behinekoz betetzea eta plantillako langileen lanpostuak betetzea xede dutenak, eta eskuarki sei hilabete edo hortik goiti dirautenak.

4.4. Izangai bakoitzak adierazi beharko du bere eskabidean iraupen luzeko kontratazioen zerrendan bakarrik edo horretan eta iraupen laburrekoen zerrendan ere sartu nahi duen.

5.-Onartu eta baztertuen zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuak, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean. Izangaiek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik bost eguneko epean, erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, hala bada, eginiko akatsak zuzentzen. Behin betiko zerrendak behin-behineko zerrendak argitaratu diren toki beretan argitaratuko dira.

6. Epaimahaia. Hauta-probak zuzenduko dituen epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Fernando Escolar Castellón, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langile eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Mahaikidea: Ramiro Ganzález Fandós, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Emakumeari Laguntzeko atalburua.

Ordezkoa: Miguel Angel Porres Azcona, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako zerbitzuburua.

Mahaikidea: Pablo Sánchez-Valverde Visus, Obstetrizia eta Ginekologia arloko barrutiko sendagile espezialista.

Ordezkoa: Pedro María Pardo Pérez, Obstetrizia eta Ginekologia arloko barrutiko sendagile espezialista.

Mahaikidea: langileen ordezkariek izendatzekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatzekoa.

Idazkaria: Esther Garín Razquin, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza arloko burua.

Ordezkoa: María José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria zuzendaria.

6.2. Epaimahaia onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta biharamunetik bost eguneko epean osatu beharko da.

6.3. Epaimahaiak ez du osatzerik izanen bertan kideen gehiengoa ez badago.

6.4. Epaiamahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak biltzen ahalko ditu. Aholkulari horiek nor bere espezialitate teknikoan artikuko dira eta horien arabera bakarrik lagunduko diote epaimahaiari. Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuak ere emanen dio epaimahaiak behar duen sostengua.

7.-Berariazko proben garapena.

7.1. Izangaiak proba tekniko bat eginez hautatuko dira. Epaimahaiak prestatuko du proba hori, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzeko behar diren ezagupenei buruz.

Epaimahaiak zehaztuko du zenbat iraunen duen, ariketa hasi baino lehen.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala alboan dutela agertu beharko dute.

7.2. Ariketa gehienez ere 60 puntuz baloratuko da eta gehieneko puntuazioa erdia lortzen ez duten izangaiak kanporatuko dira.

7.3. Berdinketarik gertatuz gero, zaharragoa dela frogatzen duen izangaiaren alde joko da.

8.-Zerrenden prestakuntza.

8.1. Seigarren oinarrian aipatzen diren tokietan behin- behineko emaitzak argitaratuko dira, izangai bakoitzari emaniko puntuazioaren arabera eta zenbatgarren gelditu den adieraziz. Ebazpen horretan bost egun naturaleko epea emanen da erreklamazioak egiteko. Erreklamazioak ebatzitakoan, halakorik bada, behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtuko dira. Behin betiko emaitzek kontrataziorako behin betiko zerrendak osatuko dituzte.

8.2. Zerrendetako puntuazio hurrenkera kasu guztietan errespetatuko da, unitate eta postu berezietan izan ezik, graduatu ondoko berariazko heziketaren eta hark frogaturiko esperientziaren arabera zerrenda bereziak osatzea erabakitzen baldin bada.

9.-Indarraldia.

9.1. Behin betiko zerrendek argitaratzen direnean hartuko dute indarra eta helburu bererako erabili diren gainerako guztiak indargabetuko dira, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko 37. artikuluko a) eta b) idatz- zatietan aipatzen direnak izan ezik.

10.-Errekurtsoak.

10.1. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat, ebazpen honen, hau garatzeko ematen diren behin betiko ebazpenen eta defentsarik eza sortzen duten izapidaketen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuan, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian.-Dagokiona ez egoteagatik, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabidearen eredua

...... j/a.k, adinez nagusi, ......... NAN (edo antzeko nortasun agiria) duenak, ...()an, ...(e)n, jaioak, .. nazionalitea duenak, ....(e)n, ..... probintzian, .. posta kodean bizi denak, etxean ... telefonoa eta harremanetarako .... telefonoa dituenak.

Adierazten du:

Iragarri dela ... izateko hautagaien zerrenda bat berariazko proben bidez osatu eta gero Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentroetan sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko deialdia.

Bertan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituela. Hona hemen:

a) ...... titulua edo hori eskuratzeko eskubideak pagatu dituela frogatzen duen agiria edukitzea.

b) Nazionalitateari dagokionez, deialdiko 2. oinarrian ezarririko betebeharrak betetzea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean 18 urte beteak izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik ez egotea.

e) Bere eginkizunetan aritzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.

f Iraupen luze eta laburreko kontratazio zerrendan sartua izan nahi duela.

Laukitxo hau bete ezik, iraupen luzeko zerrendan bakarrik sartuko da.

[ ] Eskabide honekin zenbat orri aurkeztu diren.

Horregatik denagatik:

Eskatzen du deialdian onartua izatea, lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Iruñean, 2001eko .................aren .............(e)an.

(Izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0104200