63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Lehiaketa, pabilioi estalia-igerileku estalia-gimnasioa egiteko proiektua prestatzeko laguntza teknikorako

Aranguren Ibarreko Udalak, maiatzaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketara ateratzea pabilioi estalia-igerileku estalia-gimnasioa egiteko proiektua prestatzeko laguntza teknikoa.

Klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago udal bulegoetan (Escuelas kalea, 9, Mutiloabeiti).

Proposamenak aurkeztea: Aranguren Ibarreko Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioko iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik eta azken egun balioduneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Mutiloabetin, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian. Alkatea, Manuel Romero pardo.

Iragarkiaren kodea: a0104889