63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Kontratuak esleiturik

Mendigorriko Udaleko osoko bilkurak honako kontratuak

esleitu ditu:

-2001eko otsailaren 16an, Mendigorriko Gizarte Etxea eraikitzeko kontratua esleitu zion Ignacio Colomo Ugarte jaunari, hogeita zazpi milioi ehun eta laurogeita hamazazpi mila berrehun eta laurogeita hiru pezetatan (27.197.283 pezeta).

-2001eko martxoaren 23an, igerilekuen eta futbol zelaiaren proiektua prestatzeko eta obrak zuzentzeko kontratua esleitu zion Cornago Bonal y Garbayo, S.L. enpresari, sei milioi eta bostehun mila pezetatan (6.500.000 pezeta).

Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen 97. artikuluan ezarritakoak ondorioak izan ditzan.

Mendigorrian, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.

Iragarkiaren kodea: A0103503