63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

2000ko Udal aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Urtarrilaren 24an, 2001ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udal honetako 2000ko aurrekontuko kontusail batzuen aldaketaren gaineko iragarkia argitaratu zen.

Jendaurreko aldia iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez denez gero, behin betikoz onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202 eta 216. artikuluetan xedatuarekin bat; hona laburpena:

GASTUAK:

-1. kapitulua: zerbitzu orokorrak, gehitzea: 6.159.600 pezeta.

-4. kapitulua: gizartearen arloko ondasun publikoak, gehitzea: 43.777.256 pezeta.

DIRUSARRERAK:

-8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina, gehitzea: 15.204.835 pezeta.

-9. kapitulua: kredituak, gehitzea: pezetak 34.732.021.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0103494