63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ordenantzaren aldaketaren onespena

Burlatako Udalak, 2000ko abenduaren 27an egin bilkuran, Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onetsiz, hari dagokion karga tasa 2001. urtean ehuneko zortzikoa (ehuneko 8) izanen dela erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesa dutenek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Burlatan, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0103492