63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A R R I

Larreei buruzko ordenantza hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2001eko otsailaren 27ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Udal ordenantzarako proiektua, espedientean dagoena, Nafarroako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 262, 325 eta 326. artikuluetan xedaturikoarekin bat, Udal honek, legeek eskatzen duten gehiengoarekin, erabaki du:

1. Larreei buruzko ordenantza hasiera batez onestea.

2. Espedientea Udal Idazkaritzan jendaurrean jartzea, herritarrek eta bidezko interesa duten gainerakoek alegazioak aurkez ditzaten, hala nahi badute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar eguneko epean".

Etxarrin, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian. Alkatea, Antonio Mendióroz Rezusta.

Iragarkiaren kodea: A0103421