63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A R R I

2001eko karga tasa onetsirik

Udalak, 2001eko otsailaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, erabaki da:

1. Hirilurretako ondasunentzat ehuneko 0,33ko karga tasa finkatzea.

2. Landalurretako ondasunentzat ehuneko 0,30eko karga tasa finkatzea.

3. Ehuneko 1,15eko karga tasa aplikatzea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ezarritako kuotari.

4. Lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergarentzat, ehuneko 2,50eko karga tasa aplikatzea.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarentzat ehuneko 10eko karga tasa finkatzea.

Etxarrin, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian. Alkatea, Antonio Mendióroz Rezusta.

Iragarkiaren kodea: A0103420