63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 2001eko apirilaren 9koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Martín Miguel Orradre Balisa jauna Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Mantenimendu Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileria arloan dituzten eskurantzak mugatzen dituen apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak 3. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuko kontseilariei dagokiela bulegoburutzak bitarte baterako beteko dituzten pertsonak izendatzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Martín Miguel Orradre Balisa jauna Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Mantenimendu Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren bederatzian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0104226