56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

84/2001 FORU DEKRETUA, apirilaren 9koa, Aránzazu Conejo Agraz andrea Agoizko notario izendatzen duena.

2001eko otsailaren 8an Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako Ebazpenaren bitartez (2001eko otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), zenbait notariotzatan hutsik zeuden notario lanpostuetarako lehiaketa iragarri zen. Horietako bat Agoizkoa da.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluak dioenaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan lan egin behar duten notarioen izendapena egitea.

Agindu hori betetzearren, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari aipatu lehiaketaren espedientea bidali dio.

Hortaz, Notariotzari buruzko Erregelamenduaren 23, 91, 93 eta hurrengo artikuluetan eta Notariotza Barrutiari buruzko urriaren 14ko 2038/1994 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, bidezko da Foru Komunitate honetan hutsik zegoen notario lanpostua bete behar duen izangaiaren izendapena egitea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko apirilaren bederatziko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Aránzazu Conejo Agraz andrea Agoizko notario izendatzea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0104376