III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAN ADRIAN
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Instituto Secular Operarias Parroquiales- Magdalena Aulina. Jarduera: Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko irakasletza. Tokia: Operarias Parroquiales, 14.
San Adrianen, bi mila eta bateko apirilaren bederatzian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.
Iragarkiaren kodea: A0104110