56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Rebeca Azcona Aguado. Jarduera: ostatua. Tokia: San Jerónimo, 1-beheitia.

San Adrianen, bi mila eta bateko apirilaren bederatzian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0104109