56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Ardaizko bazka-larreak enkantean

Erroibarko Udalak Ardaizko bazka-larreak 2001eko maiatzaren 20tik 2009ko maiatzaren 19a arte aprobetxatzeko esleitu behar ditu, plegu itxiaren bidezko prozedura bidez.

Hasierako prezioa: 1.200.000 pezeta.

Proposamenak Erroibarko Udaletxeko idazkaritzan (Frantziako errepidea, z.g., Lintzoain, Nafarroa) aurkeztuko dira, honako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahirugarren eguneko 13:00ak baino lehen. Proposamena bi kartazal dituen plegu batean aurkeztuko da:

1. kartazala: enpresa sailkapenaren agiria, NANaren fotokopia eta behin-behineko fidantza ordaindu izanaren agiria.

2. kartazala: proposamen ekonomikoa, eranstsi den ereduaren araberakoa.

Baldintza plegua interesdunen eskura egonen da Erroibarko Udaletxeko idazkaritzan.

Enkantea egun bereko 13:30ean eginen da.

PROPOSAMEN EREDUA

.............. J/A-k, adinez nagusia, ................. N.A.N. zenbakidunak, .................(e)ko bizilaguna (herria, karrika eta probintzia), .......... telefono zenbakidunak, Erroibarko Udalak Ardaizko bazka-larreen aprobetxamendua, 2001eko maiatzaren 20tik 2009eko maiatzaren 19a arte, esleitu behar dituela jakin eta esleipena arautuko duten baldintzak ezagutu eta onartu ondoren, errandako aprobetxamenduaren truke ........... (letraz eta zenbakiz) ............ pezetak eskaintzen ditu.

(Lekua, data eta sinadura)

Erroibarren, bi mila eta bateko apirilaren lauan. Udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0104247