56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Aldaketa, Erroibarren etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzari

Erroibarko Udalak, 2001eko martxoaren 28an egin zuen osoko bilkuran, Erroibarren etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantza hasiera batean aldatzea erabaki zuen.

Espedientea udaletxeko idazkaritzan (Frantziako errepidea z.g., Lintzoain - Nafarroa) egonen da interesdunen eskura, honako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 15 eguneko epean, nahi dutenek alegazioak egin ditzaten.

Erroibarren, bi mila eta bateko apirilaren bostean. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: A0104246