56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TAFALLAKO UDALAREN KIROL PATRONATUA

Lehiaketaren iragarkia

Xedea: igeriketako monitoreen, sorosleen eta negu- udetako kirol kanpainen zerbitzuko laguntza teknikoa ematea.

Bidea: presako lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Aurrekontua: 11.700.000 pezeta (BEZa barne)

Proposamenen aurkezpena: proposamenak aurkezteko epea hamahirugarren egun naturalean bukatuko da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasirik, eta egun horretako 13:30ak baino lehen. Proposamenak Udalaren kirol patronatuaren erregistro orokorrean (Tafallako Udala) aurkeztuko dira.

Baldintzak, administrazio klausula partikularren pleguak: Tafallako Udaleko bulego orokorretan, 7:30etatik 15:00ak arte.

Tafallan, bi mila eta bateko apirilaren hamarrean. Udalaren kirol patronatuburua, José Luis Ibáñez Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0104171