56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publiko eta irekirako deialdia, Ingurumen eta Osasun Alorreko eraikinaren garbiketa kontratatzeko

Udalak 2001eko apirilaren 5eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, lehiaketarako deia egin da Ingurumen eta Osasun Alorreko eraikina, San Saturnino kaleko 2an baitago, garbitzeko lanak kontratatzeko.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Aurrekontua: 6.500.000 pezeta (39.065,79 euro).

Proposamenen aurkezpena: hogeita sei egun naturaleko 14:00ak arte, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan ageri dira, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak pleguko 10. klausulan xedatutakoari jarraikiz ireikiko dira, jendaurreko ekitaldian.

Klausula administratibo partikularren eta manu teknikoen plegua interesatuen eskura dago Ingurumen eta Osasun Alorreko bulegoetan, San Saturnino kaleko 2 zenbakian.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104170