56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Diru laguntzen deialdia, barnetegietan euskara ikasteko

Kultura Alorreko zinegotzi delegatuaren 2001eko apirilaren 9ko 3/CU ebazpenaren bidez, barnetegietan euskara ikasteko diru laguntzetarako deialdeia onetsi da. Hona hemen baldintza orokorrak:

Esleipen bidea: deialdi publikoa.

Zenbatekoa: 1.500.000 pezeta.

Dei egilea: Kultura Alorra.

Proposamenen aurkezpena: eskaerak aurkezteko epea 2001eko azaroaren 30ean bukatuko da, eta hasi, berriz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean. Proposamenak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira.

Agiriak eta betebeharrak: oinarrietan ageri dira, Iruñeko Udaleko Kudeaketa Zuzeneko bulegoan eta Kultura Alorrean baitaude, interesatuen eskura.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104169