56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Marcelo Celayeta etorbidea urbanizatzeko (I. fasea)

Iruñeko Alkatetzak 2001eko apirilaren 9an eman ebazpenaren bitartez, Marcelo Celayeta etorbidea urbanizatzeko I. faseko obren proiektua kontratatzeko deia egin du, ondoko baldintza hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Marcelo Celayeta etorbidea eta RM- 279698, Marcelo Celayeta kalea, urbanizatzeko I. faseko obrak.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia eta tramitazio arrunta.

Enpresarien sailkapena: A taldea, 2 azpitaldea, c kategoria; E taldea, 1. azpitaldea, d kategoria; G taldea, 4. azpitaldea, d kategoria; I taldea, 1. azpitaldea, b kategoria.

Aurrekontua: 228.212.250 pezeta. Argibide gisa, 1.371.583,25 euro, BEZa barne.

Obrak egiteko epea: obrak, gehienez ere, ehun eta laurogei egun naturaletan bukatu behar dira osotara.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proposamen ekonomikoak lizitazioaren iragarkian aipatzen diren egunean eta tokian irekiko dira, jendaurrean.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko karrika, 11-3.a).

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak:.............., N.A.N. zk: ..........., bizilekua: ............., helbidea: ............, Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako ................, nire izenean ez bada, hau ordezkatuz ............., helbidea ............., I.F.Z.: ............, telefonoa: ........., fax zk.: ............

Marcelo Celayeta etorbidea eta RM-279698, Marcelo Celayeta kalea, urbanizatzeko I. faseko obrak esleitu, zuzendu eta egiteko proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri dut, eta haiek oso-osorik gauzatzeko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz. Eskaintzen dudan dirua: ....... (letratan) ........... pezeta. Egiteko epea, gehienez ere ......... (letratan) ......... egun natural. Bermea: ........... urtetakoa (letraz).

-1. aukera: zoladuraren azalpena

Eskaintza ekonomikoa: pezeta.

-2. aukera: zoladuraren azalpena

Eskaintza ekonomikoa: pezeta.

(Eguna, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: 10104168