56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A R C A R

Obrak

Carcarko Udalak 2001eko apirilaren 2an hartu erabakiaren bidez, enkante publiko baterako deia egin da futbol zelaia handitu eta berritzeko lanak kontratatzeko.

1.-Esleipen egilea: Carcarko Udala.

2.-Kontratuaren xedea: futbol zelaia handitu eta berritzea.

3.-Lanak egiteko epea: lau hilabete, gehienez ere.

4.-Esleipen bidea: enkantea, prozedura irekia eta presako tramitazioa.

5.-Hasierako aurrekontua: 30.194.653 pezeta (BEZa barne).

6.-Behin-behineko bermea: 603.893 pezeta.

7.-Agiriak eta argibideak eskuratzeko tokia: Carcarko Udaletxea, udal bulegoetan. Telefonoa: 948-674175; eta Sericolor, Urederra plaza, 7, Lizarra. Telefonoa: 948- 553457.

8.-Eskaintzen aurkezpena.

a) Epea: 13 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri dira, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

c) Eskaintzak aurkezteko tokia: Carcarko Udaletxea, udal bulegoetan, Plaza de los Fueros, 2; P.K.: 31579.

9.-Eskaintzak noiz irekiko: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bost eguneko epean, 13:00etan.

PROPOSAMEN EKONOMIKOEN EREDUA

Izena: .................., helbidea: ............., N.A.N.: ............,. merkataritza konpainia: .........

Futbol zelaia handitu eta berritzeko obrak kontratatzeko lehiaketa arautuko duten proiektua eta klausula administratibo eta partikularren plegua ezagutzen baititut, hitz ematen dut obrak osorik egiteko, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta ondoko zenbateko honen aldera: ............ (BEZa barne), hots, hasierako prezioa baino % .... merkeago.

Tokia, eguna eta sinadura

Carcarren, bi mila eta bateko apirilaren lauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0104167