56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2001eko lehen seihileko Kontribuzioa eta zerga bateratuak

Dirubilketaren erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2001eko maiatzaren 20an amaituko dela borondatezko epea, 2001eko bigarren seihileko kontribuzioa eta zerga bateratuak direla eta igorritako kuotak ordaintzeko.

Horiek ondokoetan ordaindu ahalko dira: 'Banco Bilbao Vizcaya Argentaria-BBVA' edo 'Banco de Santander Central Hispano-BSCH' bankuen edozein bulegotan eta Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea-Nafarroako Kutxak Urdazubiko monasterioaren kalearen 47.ean duen aretoan, betiere, dagokien ordainagiria aurkeztu eta gero.

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren bederatzian. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104099