56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2001. urteko 9. ordenantza fiskala aldatzea

Iruñeko Udalbatzak 2001eko apirilaren 5eko Osoko Bilkuran ondoko erabakia hartu zuen, legezko den quorumarekin:

"Ikusirik espedientean jasotako txosten juridiko eta teknikoak, indargabetzea erabaki da, 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina, "Lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak" arautzen dituen 9. ordenantza fiskalaren ondoko artikulu eta epigrafeak:

3. artikuluaren lehen eta bigarren idatz-zatiak. Artikulu hori honela geldituko da erredaktaturik:

3. art.$Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221.d artikuluan zehaztutako hirigintzako jarduketak, betiere, 1976ko Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen testu birbilduaren 178.1 artikuluari loturik. Argibide gisa, ondokoak dira:

4. artikulua, 2).

9. artikuluaren ondoko esamoldea: "eta Planeamendurako espedienteak izapidatzeko".

10. artikulua.

Tarifa eranskineko I, II, III eta IV. epigrafeak eta VI. epigrafearen lehen hiru idatz-zatiak".

Argitara ematen da, indarreko legeak betez.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hamarrean. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104097