56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R O N T Z E

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako oihan aprobetxamendua saltzeko:

2001eko oihan plana.

Lote bakarra. Izotzetan, 300 ler gorri, 378 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.103.200 pezeta.

Proposamenak Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu biak arte.

Proposamenak irekiko dira eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.

Bi epe horietako bat larunbatarekin bukatzen bada, hurrengo astelehenera luzatuko da epea, ordu berera arte.

Proposamenek dokumentu hauek izan beharko dituzte:

-Enpresaren sailkapen agiria.

-Fidantza gisa hasierako prezioaren % 2 utzi izanaren ordainagiria.

-Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Orontzen, bi mila eta bateko apirilaren bian. Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: A0104019