56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Oihan enkantea

Aezkoako Batzarre Nagusiak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkantea eginen du, 2000 eta 2001 urteetako oihan planetako honako lote hauek saltzeko:

2000. urteko plana:

2. lotea.-Aritzelatz parajea.

1.350 pago: 1.238 zurgai, 2.714 metro kubiko zur egiten dutenak, 27.140.000 pezetatan, eta 112 egurgai, 204 metro kubiko egur egiten dutenak, 306.000 pezetatan.

Lotea, guztira: 27.446.000 pezeta.

4. lotea.-Sailida parajea.

320 pago: 312 zurgai, 615 metro kubiko zur egiten dutenak, 7.687.500 pezetatan, eta 8 egurgai, 19 metro kubiko egur egiten dutenak, 28.500 pezetatan.

Lotea, guztira: 7.716.000 pezeta.

2001. urteko plana:

1. lotea.-01 2. B-III-e, f

506 pago: 495 zurgai, 1.103 metro kubiko zur egiten dutenak, 13.169.000 pezetatan, eta 11 egurgai, 33 metro kubiko egur egiten dutenak, 49.500 pezetatan.

Lotea, guztira: 13.218.500 pezeta.

2. lotea.-01 2. B-III-g

534 pago: 530 zurgai, 1.143 metro kubiko zur egiten dutenak, 14.859.000 pezetatan, eta 4 egurgai, 27 metro kubiko egur egiten dutenak, 40.500 pezetatan.

Lotea, guztira: 14.899.500 pezeta.

3. lotea.-01 2. B-IV-b

403 pago: 401 zurgai, 1.332 metro kubiko zur egiten dutenak, 19.980.000 pezetatan, eta 2 egurgai, 24 metro kubiko egur egiten dutenak, 36.000 pezetatan.

Lotea, guztira: 20.016.000 pezeta.

4. lotea.-01 2. C-IV-f (behean)

320 pago: 317 zurgai, 729 metro kubiko zur egiten dutenak, 6.196.500 pezetatan, eta 3 egurgai, 14 metro kubiko egur egiten dutenak, 21.000 pezetatan.

Lotea, guztira: 6.217.500 pezeta.

5. lotea.-01 2. C-IV-f (goian)

575 pago: 544 zurgai, 1.266 metro kubiko zur egiten dutenak, 16.458.000 pezetatan, eta 31 egurgai, 52 metro kubiko egur egiten dutenak, 78.000 pezetatan.

Lotea, guztira: 16.536.000 pezeta.

6. lotea.-01 3. C-IV-g

790 pago: 783 zurgai, 1.828 metro kubiko zur egiten dutenak, 25.592.000 pezetatan, eta 7 egurgai, 46 metro kubiko egur egiten dutenak, 69.000 pezetatan.

Lotea, guztira: 25.661.000 pezeta.

Pista egiteak ukitutako aprobetxamendua.

Gibelea-Kakolla parajea.

72 pago: 71 zurgai, 204,560 metro kubiko zur egiten dutenak, 3.682.080 pezetatan, eta egurgai 1, 6,570 metro kubiko egur egiten duena, 9.855 pezetatan.

Aprobetxamendua, guztira: 3.691.935 pezeta.

Pleguak Batzarreko idazkaritzan (Aribe) aurkeztuko dira, enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak arte. Enkantea ordu erdi beranduago eginen da.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Batzarreko idazkaritzan daude ikusgai, interesatuen eskura.

Ariben, bi mila eta bateko apirilaren bian. Batzarreko burua, Martín Aróstegui Inda.

Iragarkiaren kodea: A0103806