56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako zentroetan sistema informatikoen ofizial izateko 7 lanpostu, aldi baterako barne sustapen prozeduraren bidez, betetzeko bigarren ariketaren behin betiko emaitzak 2001eko otsailaren 20an argitaratu ziren. Hori horrela, honakoa ematen dut aditzera.

María José Zabala González andreak gora jotzeko errekurtsoa paratu du aipatu sustapen prozedurako bigarren ariketa gainditu dutenen behin betiko zerrendaren aurka. Hortaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112 eta 59. artikuluei jarraikiz, horren berri ematen zaie interesatuei, alegazioak aurkez ditzaten, gehienez ere hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik.

Paratutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasun Departamentuan (Amaia kalea, 2A, bigarren solairua, Iruña).

Alegazioak Osasun Departamentuko Erregistroan aurkeztu ahalko dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hamarrean.-Osa- sun Departamentuko Zuzendari Nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0103398