56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

134/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, 2000/2001 ikasturteari dagozkion laguntzetarako deialdi orokorra behin betikoz ebazten duena.

Ekainaren 9ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako maiatzaren 25eko 204/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, 2000/2001 ikasturteari dagozkion laguntzetarako deialdi orokorra.

Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 1207/2000 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hori, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren zuzemenak egin ditu hartan emandako laguntzen ordainketa- aginduak prestatzeko.

Deialdiko 7.2 arauan ezarritako izapidaketa eta epeak buruturik, aipatu deialdiko 7.3 eta 7.4 arauak betez, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak bere 36.2 artikuluaren c) eta d) idatz-zatietan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2000/2001 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, Hezkuntza zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 1207/2000 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz eman eta ukatu ziren laguntzak behin betikotzat hartzea, Foru Agindu honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako laguntzei dagokienez, sartu diren salbuespenak izan ezik, horiek aldatu egiten baitituzte aipatu behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.

2. Era berean, Foru Agindu honen I. eta II. eranskinetan ageri diren zerrendak, eman eta ukatu diren laguntzenak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki-oholetan:

-Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

3. Foru Agindu hau dela eta, beren eskubideek kaltea hartu dutela uste dutenek gora jotzeko helegitea aurkez dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea Ekonomi eta Ogasun Departamentuan behar diren kudeaketak egin ditzan eta onuradunei dagozkien diru-kopuruak ordaintzeko behar diren ordain-aginduak luza ditzan, III. eranskinean aipatzen diren ikastetxeen alde, horietantxe baitira matrikulatuak laguntzak hartu dituzten ikasleak.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren, behar diren libramenduak luza ditzala, indarra duen Gastuen Aurrekontutik, "Testu-liburuak eta eskolako materiala erosteko laguntzak" izeneko 41620-4800-422203 kontusailaren kargura.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

7. Foru Agindu hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile-delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Beka Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0103750