56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 26koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, 2000ko abenduaren 27ko Foru Agindua aldatzen duena, kendutako lurren gehieneko portzentajeari dagokionez. Foru Agindu hori nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoari, nekazarien primei, eskualde behartsu batzuk konpentsatzeko kalteordainari eta zenbait laguntzari buruzkoa da.

Abenduaren 10eko 1893/1999 Errege Dekretuak (abenduaren 29ko 3477/2000 Errege Dekretuak aldatuak), azaleragatik ordaindu beharrekoari buruzkoak, 18. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kanpaina batean anormaltasunak sortzen direnean, esate baterako gure nekazaritzan klima aldakorrak sortzen dituenak (euri gehiegi edo gutxiegi) eta, horren ondorioz, eremu bateko laboreak behar bezala garatzen ez direnean, autonomi erkidegoek Errege Dekretu honen 11. artikuluko 2. atalean ezarritako kentze mugetatik kanpo utzi ahalko dituzte kaltetutako eremu edo eskualdeak.

Ohi baino gehiago izan ziren euriek laborantzako lanak zaildu zituzten eta, ondorioz, kendutako lehorreko lurren gehieneko mugak handitu egin ziren.

Aragoiko Komunitatean lehorreko lurrak kentzeko gehieneko muga 100eko 75 arte handitu da 92 tonatik gorako ekoizpenetan. Hori kontuan harturik, Petilla de Aragoneko lehorreko lurretan baimendutako kentze muga handitzea komeni da, udalerri hori geografikoki non dagoen ikusirik.

Gehiegizko euriek zaildu egin dituzte lurzati berrantolamenduko lanak eta ereiteak Arguedas, Cabanillas eta Murillo eta Frutoko udalerrietan.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoari, nekazarien primei, nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzei eta eskualde behartsu batzuk konpentsatzeko kalteordainari buruzko 2000ko abenduaren 27ko Foru Aginduaren 18. artikulua aldatu da. Hona hemen:

1. Petilla de Aragon herria erantsi zaio 18. artikuluko 2. zenbakian aipatzen diren udalerrien zerrendari.

2. 18. artikuluari hirugarren lerroalde hau erantsi zaio: "Murillo el Fruto, Arguedas eta Cabanillasko udalerrietako ureztaketa lurretan 2001. urteko kanpainarako kendutako lurren 100eko 75erainoko portzentajea baimentzen da (konpentsazio ordainketak jasotzeko aurkeztutako azaleraren % 75erainokoa hain zuzen)".

XEDAPEN GEHIGARRIA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0103384