56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

319/2001 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Ekialdeko ingurubidearen itxiera egitea eta Iruñerriko iparralderako irteera bat egitea" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Ekialdeko ingurubidearen itxiera egitea eta Iruñerriko iparralderako irteera bat egitea" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Ekialdeko ingurubidearen itxiera egitea eta Iruñerriko iparralderako irteera bat egitea" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 40.000.000 pezeta (240.404,85 euro).

-Egiteko epea: 8 hilabete.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2001eko ekainaren 4a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2001eko ekainaren 19ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi milako apirilaren hamarrean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, .................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea .............(e)n, ............... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ................. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Ekialdeko ingurubidearen itxiera egitea eta Iruñerriko iparralderako irteera bat egitea" proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) ............... pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0104146