56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

128/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako BHI batzuetako Heziketa Zikloetarako ekipamendu informatikoa, tornu didaktikoa eta automata-entrenagailua erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako BHI batzuetako Heziketa Zikloetarako ekipamendu informatikoa, tornu didaktikoa eta automata-entrenagailua erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Xedea: Nafarroako BHI batzuetako Heziketa Zikloetarako ekipamendu informatikoa, tornu didaktikoa eta automata- entrenagailua erostea.

-Aurrekontua: 236.979,07 euro (39.430.000 pezeta).

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta zortzigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 8:30etik 14:30 arte.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

....................... jaun/andreak, .............(e)koak, ..............ren izenean Nafarroako BHI batzuetako Heziketa Zikloetarako ekipamendu informatikoa, tornu didaktikoa eta automata-entrenagailua erosteko 2001eko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

1. lotea: material informatikoa, 199.265,56 euro (33.155.000 pezeta).

2. lotea: tornu didaktikoa, 30.050,61 euro (5.000.000 pezeta).

3. lotea: automata-entrenagailua, 7.662,90 euro (1.275.500 pezeta).

Iragarkiaren kodea: A0103866