56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

57/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, otsailaren 14ko 23/2001 Foru Agindua indarrik gabe uzten duena. Horren bidez Nafarroako Delituaren Biktimentzako Laguntza deritzan fitxategi informatikoa sortu zen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, otsailaren 14ko 23/2001 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Delituaren Biktimentzako Laguntza deritzan fitxategi informatikoa sortu zuen. Foru Agindu hori 2001eko martxoaren 7ko 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Oharturik Foru Agindu horretan aipatzen diren fitxategiko datuak ez datozela bat Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin, bidezko da hura indarrik gabe utzi eta fitxategia arautegiarekin bat sortzea.

Horregatik,

AGINDU DUT:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak otsailaren 14an emaniko 23/2001 Foru Agindua indarrik gabe uztea. Horren bidez Nafarroako Delituaren Biktimentzako Laguntza deritzan fitxategi informatikoa sortu zen.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura, Delituaren Biktimentzako Laguntzarako Bulegora eta Informazio Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalera.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zortzian.-Lehen- dakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0103567