41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Herrilurraren desafektazioa

Vianako Udalak, 2001eko otsailaren 8an egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta Ondasunei buruzko Erregelamenduak -urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaz onetsiak- eskatu gehiengoaz erabaki zuen desafektatzea herrilurretako 62.228 metro karratu, Landalurretako Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko 1. poligonoko 47 eta 153. lurzatietako zati direnak. Ondoren, Energía Hidroeléctrica de Navarrari lagatuko zaio lur hori, Llanas de Codéseko Parke Eolikoa eraiki eta kudeatzeko, idazkaritzan dagoen baldintzen pleguarekin bat.

Aditzera ematen da ezen espedientea interesatuen eskura egonen dela hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratu eta biharamunetik aitzina, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Vianan, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0101705