41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

42/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiko zenbait bulego berrantolatzen dituena.

Uztailaren 3ko 248/2000 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua sartu zen Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren barrenean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, Aldizkari Ofiziala prestatzen, argitaratzen eta banatzen nola edo hala parte hartzen zuten unitate organiko guztiak bildu nahian. Aipatu Foru Dekretuan Zerbitzuaren eginkizunak finkatu ziren, baita hari atxikitako Atalenak ere (Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atala, Itzulpen Atala eta Produkzio eta Banaketa Atala).

Beharrezkoa da orain, bulegoak ezarriz eta haien eginkizunak definituz, Zerbitzuaren eta Atalen egitura osatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko Foru Legearen 23. artikuluak ematen dizkidan erkurantzez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa sortzea, Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atalari atxikia. Eginkizunak hauek izanen ditu: Zerbitzuaren ohiko kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuei buruzkoa bere gain hartzea, bereziki Nafarroako Aldizkari Ofizialaren harpidetzei, iragarkiei eta aleen salmentari dagokiena.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Edizio Bulegoa sortzea, Produkzio eta Banaketa Atalari atxikia. Eginkizunak hauek izanen ditu:

-Dokumentuak markatu eta konposatzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren euskarri magnetikoa prestatuz aldizkaria inprimatzeko eta beste hedabide batzuen bidez emateko.

-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa konposatu, inprimatu eta banatzeko kanpoko zentroekiko koordinazio teknikoa eta horien kontrola.

-Konposizio tekniketan eta tresneriaren erabileran prestakuntza eskaintzea.

-Dokumentuak euskarri informatikoan eta paperean artxibatzea eta kopiak kudeatzea.

-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa edozein euskarri motatan banatzea.

3. Deuseztu egiten dira Aldizkari Ofizialaren Bulegoa eta Argitalpenak Konposatzeko Bulegoa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak uztailaren 11ko 12/1989 Foru Aginduaren bidez sortuak.

4. Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa, arestian aipatu foru aginduaren bidez Barne Eraentza Zerbitzuari atxikia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Teknikoari atxikirik geldituko da xedapen honek indarra hartuz geroztik.

5. Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

6. Foru Agindu honen berri ematea Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0102726