36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BARAÑAINGO LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Lagunak Udal Zerbitzuko sorosleen zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoa

Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak otsailaren 21ean erabakita, lehiaketa publikoa iragarri da, prozedura irekiaren bidez sorosleen zerbitzua kontratatzeko, egintza berean onetsitako baldintzen pleguari jarraikiz. Plegu hori interesatuen eskura dago Lagunak Udal Zerbitzuko bulegoan, Barañaingo errondan, z.g., Barañainen.

Kontratuaren iraupena: 2001 urtea; luzatzen ahal da.

330.000 pezetako fidantza eman behar da (1983,3 euro).

Proposamenak arestian aipatu bulegoan aurkeztu behar dira, eta horretarako hogeita sei egun naturaleko epea dago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Barañainen, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian. Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria, Iñaki Nieto García.

Iragarkiaren kodea: A0102071