27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

DEIALDIA, "Agoitz-Orotz Beteluko 20 KV S.T.R.ko aireko linearen 2. fasea (Nagore-Orotz Betelu tartea)" izeneko proiektuak ukituriko zenbait finka okupatu aitzineko aktak egiteko.

2000ko abuztuaren 4an egunkarietan eta (2000-8-25eko 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALn) argitaratu zen "Agoitz-Orotz Beteluko 20 KV S.T.R.ko aireko linearen 2. fasea (Nagore-Orotz Betelu tartea) izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Industriako zuzendari nagusiak, 2000ko azaroaren 14ko 949/2000 Ebazpenaren bidez (2000-12-4ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL), aipatu linea instalatzeko baimena eman zuen eta, aurkezturiko proiektua onetsirik, haren onura publikoa deklaratu. Deklarazio horrek berarekin dakar ukituriko ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluek agintzen dutenari jarraikiz, eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52, 53 eta 54. artikuluekin bat. Hori horrela, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea okupatu aintzineko aktak egiteko.

Aktak 2001eko martxoaren 16an eginen dira, herri hauetan:

Nagore (Artzibarko Udala): 12:30ean, Severiano Larrea Goñi jauna.

Orotz Beteluko Udala: 11:30ean, Dorotea eta Juana Escabel Badostain andreak.

Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, pertsonalki agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bertzenaz, behar bezala baimendutako ordezkoa igorri beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, eraman ditzakete.

Desjabetzapen espedientean Iberdrola D.E.S.A.U. izanen da onuraduna.

Argitalpen hau, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/92 Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena betetzeko ere egiten da, titular ezezagunen edo helbide ezezaguna dutenen kasuetan.

Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hiriburu honetako egunkarietan argitaratuko da, eta ondokoei jakinaraziko zaie: Artzibarko (Nagore) eta Orotz Beteluko Udalei, iragarki oholetan jar dezaten, Severiano Larrea Goñi jaunari (helbidea Iruñeko Martín Azpilicueta kalea, 15 - 6.a D), Dorotea eta Juana Escabel Badostain andreei (helbidea 48006 Bilboko Iturribide kalea, 79 - 6.a B) eta Iberdrola D.E.S.A.U.ri (helbidea Iruñeko Orreaga etorbidea, 7).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zazpian.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: a0101319