27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Obren kontratazioa

Xedea: Miranda-Argako "La Galera" parkean kirol-pista egitea. Batez ere honakoak egin beharko dira: loregintzako lanak, landareen hornidura eta landaketa, ureztatze automatikoa ezartzea, "lorategi-lauza" motako zola ezartzea eta landa-eremuko elementuen eta ariketetarako egurrezko elementuen hornidura eta ezarpena.

Kontratazio-espedientearen izapidaketa: presako espedientea.

Esleipen prozedura: irekia.

Esleipen modua: enkantea.

Obrak egiteko epea: 2001-06-21ean bukatzen da.

Hasierako prezioa: 11.695.731 pezeta, BEZa barne (70.292,76 euro).

Behin-behineko fidantza: 233.914 pezeta.

Eskaintzak aurkeztea: Udaleko idazkaritzan, hamahiru (13) egun naturalen barruan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Proiektu teknikoa eta klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan.

Miranda-Argan, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0101615