27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik irekitako zehapen espedienteetan, ondoko zerrendan ageri diren ebazpen proposamenak jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuaren bizitokia non, hango Udalaren iragarki oholean.

Espedientea: 234/01. Jabea: Tellechea Elizalde, Miguel. Matrikula: NA-7780-AT. Arau-haustearen tokia: San Juan plaza, 11, elizaren ondoan. Eguna: 2000-12-23. Ordua: 9:40. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3 BSL 91.2 ZEO.

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau-hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, salatuak 15 egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzkatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko. Hori Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz egin beharko du.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udaleko bulegoetan dagoela bere eskura, 8:00etatik 14:00etara, eta egun baliodunetan han aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Espedientearen instruktorea.

Uharten, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0101197