27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U T E R G A

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsirik

Herri honetako Udalak, 2000ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, UC-10-F unitatea garatu eta egiteko hirigintzako hitzarmena hasiera batez onestea erabaki zuen.

Espedientea Herriko Etxeko idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egunez, Lurraldearen Antolamenduari eta Etxebizitzari buruzko 10/94 Foru Legeko 141. artikuluan eta harekin bat datozen besteetan xedaturiko ondorioak sor ditzan.

Utergan, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Pedro Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: A0101173