27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Aurrekontuetako aldaketak hasiera batez onetsirik

Udalak, 2000ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, hauxe erabaki zuen:

"Ikusirik Udaleko kontu-hartzaileak prestaturiko txostena, eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeko 219. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin bat, hasiera batez onetsi dira 2000ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hauek, baita baimendu ere kreditu gehikuntza hauek eta konprometitu gabeko kredituak Aurrekontuan sartzea. Hona hemen:

Kreditu gehikuntza:

Gastuak:

Kontusaila: 581 69002. Soto Barca, raso eta hilerriko bideak konpontzeko inbertsioa: 2.150.000 pezeta.

Guztira: 2.150.000 pezeta.

Dirusarrerak:

Kontusaila: 75503. Bideak egiteko dirulaguntza: 2.150.000 pezeta.

Guztira: 2.150.000 pezeta.

Gastuak:

Kontusaila: 581 69000. Herriko zalduak berdindu eta luberritzea: 3.979.309 pezeta.

Guztira: 3.979.309 pezeta.

Dirusarrerak:

Kontusaila: 11202. Dirusarrera handiagoak hirilurraren gaineko kontribuzioan: 3.086.880 pezeta.

Kontusaila: 11300. Dirusarrera handiagoak zirkulazioaren gaineko zergan: 892.429 pezeta.

Guztira: 3.979.309 pezeta.

Konprometitu gabeko kreditua sartzea:

Gastuak:

Kontusaila: 422 62200. Ikastetxe publikoko inbertsioa: 2.543.395 pezeta.

Guztira: 2.543.395 pezeta.

Dirusarrerak:

Kontusaila: 75506. Ikastetxe publikorako dirulaguntza, inberts., obra: 2.543.395 pezeta.

Guztira: 2.543.395 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 284. artikuluarekin bat, argitara ematen da, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Villafrancan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0101093