27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

2000ko aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 276.2 artikuluari jarraikiz, jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsirik gelditu dira 2000ko ekitaldiko aurrekontua eta aurrekontua betearazteko oinarriak. Udalak 2000ko azaroaren 3an onetsi zituen hasiera batean eta urtarrilaren 3an argitaratu ziren 2001eko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 17.446.442.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 13.751.777 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 2.949.240 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 2.535.029.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 64.313.106.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 4.529.000 pezeta.

Gastuak, osotara: 105.524.594 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 12.301.593 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: pezetak 16.000.000.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 600.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 13.259.887.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 13.109.450 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta kapitaleko bertzelako dirusarrerak: 34.693.137 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: pezetak 15.560.527.

Dirusarrerak, osotara: 105.524.594 pezeta.

Añorben, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: A0101025