27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Behin betiko onespena, 32. exekuzio unitateko xehetasun azterlanari

Udalak, 2000ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, Hiri Antolamendurako eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen behin betiko onestea 32. exekuzio unitateko xehetasun azterlana (Tuterako HAPOko 9. unitate integratuko 5.B banaketa eremua), Joaquín Sáinz García del Pozo jaunak sustatua, 32. exekuzio unitateko Jabeen Batzarraren izenean. Azterlana 2000ko irailaren 27ko Alkatetzaren ebazpen bidez onetsi zen hasiera batez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0100447